Sei herrikide sarituko ditu Urnietako odol-emaileen elkarteak

Aiurri 2024ko urt. 19a, 09:21

Urnietako hainbat bizilaguni aitortza egingo die herriko odol-emaileen elkarteak datorren astelehenean, urtarrilak 22, arratsaldeko 17:00etan, Gaztelekuan.

Hiru kategoriatan banatu dituzte antolatzaileek sarituak:

  • 25 odol-emate: Maria del Mar Costoyas Mendez, Alain Paulis Garmendia eta Angel Maria Santamaria Mendez.
  • 50 odol-emate: Jose Antonio Rosco Rosco eta Fermin Zinkunegi Urdapilleta.
  • 75 odol-emate: Ildefonso Pascual Garcia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!