Urnietako Santa Ageda bezperako kantu errondan ateratzeko entsegu bikoitza deitu dute

Aiurri 2024ko urt. 20a, 08:01

Kantazaun taldearen ekimenez, Santa Ageda bezperako ohitura biziberrituko dute Urnietako kaleetan. Urtarrilaren 23 eta 30ean, hurrenez hurren, entsegu bana egingo dute.

Kantazaun taldearen ekimenez, Santa Ageda bezperako ohitura biziberrituko dute Urnietako kaleetan. Kantu erronda otsailaren 4an izango da, igandearekin. Goizeko 11:30etik 14:00etara ariko dira. Aurretik , bi entsegu-egun deitu dituzte. Urtarrilaren 23 eta 30ean, hurrenez hurren, Kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan 18:30ean hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!