Beste urte batez eski-irteera antolatu du Zanpatuz elkarteak

Aiurri 2024ko urt. 21a, 08:51

Luz-Ardiden estaziora egingo du irteera Zanpatuz mendizale elkarteak. Hala, martxoaren 2an, larunbatarekin, eskiatzera zein snowboard egitera joateko aukera izango dute herritarrek. Idiazabal kaleko Matxon eman behar da izena.

Egunean bertan, goizeko 05:45tan abiatuko da autobusa Matxo taberna paretik. Itzulera, aldiz, iluntzeko 19:00tan izango da.  Autobusaren prezioa 20 eurokoa izago da.

Interesa dutenek Matxo ardotegian eman beharko dute izena, otsailaren 18a baino lehen.

  • Autobusa+ forfaita: 55€
  • Autobusa+alokairua (eskiak)+forfaita: 65
  • Autobusa+alokairua (snow)+forfaita: 70

 

Oharra
Eguraldi txarrarekin bidaia astebete atzeratuko da. Datorren astean ere eguraldia ez bada egokia bidaia bertan behera geldituko da eta dirua itzuliko da. Horretarako Whatsapp talde bat sortuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!