Añarbeko Urak hodiak instalatzen hasiko da Lategi auzoan

Aiurri 2024ko urt. 22a, 11:24

Gaurtik aurrera, ur-hodiak ipintzen hasiko da Lategi auzoan Añarbeko Urak, herriko ia etxe guztietara bertako urak ailegatzeko asmoz. Martxan dira eraikuntza-lanak, eta, horrek eragina izango du, aldi baterako, bertatik igarotzen den errepidearen zirkulazioan. Horren aurrean, trafikoa txandaka bideratuko da. 

 

Proiektuak Erratzu industrialdean jarraituko duela jakinaraziko du Urnietako Udalak. Fase honetan, indusketak egingo dira aparkalekuaren eremuan: "Nahiz eta aparkalekuaren zati bat irisgarria izaten jarraituko duen, espero da zati horretako errail bat obretan zehar erabilgarri ez egotea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!