Ikastaroek 12 saio trinko izango dituzte, eta bi mailatan egituratuko dira, parte-hartzaile bakoitzaren beharretara eta trebetasunetara egokituta. Batetik, kirolean sartu eta padelaren oinarrizko arauak, teknikak eta oinarrizko mugimenduak ikasi nahi duenarentzako aproposa den ikastaroa egongo da. Bestetik, teknifikazioari bideratutakoa. Hau da, kirolari buruzko oinarrizko ezagutzak dituzten eta pistako teknika, taktika eta errendimendua hobetu nahi duten jokalarientzat diseinatua.
Helduen ikastaroa otsailaren 5ean hasiko da eta martxoaren 1era arte luzatuko da. Asteazken eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara hastapen-mailako ikastaroa eta 20:00etatik 21:00etara teknifikazio-mailakoa.
Gazteentzako ikastaroa, berriz, otsailaren 6an hasiko da, eta martxoaren 1ean amaituko da. Talde honentzako saioak astearte, ostegun eta ostiraletan izango dira, 17:15etik 18:15era.