Gaurkoan ekingo dio denboraldi berriari Mikel Iturria urnietarrak

Aiurri 2024ko urt. 25a, 09:35

Europa mailako goi mailako txirrindularitzak Balear uharteetan izan ohi du abiapuntu, urtearen hasieran. Euskaltel Euskadi bertan da, eta egun bakarreko proba ezberdinen artean hirutan parte hartuko du Iturriak. Gaurkoa du lehena.

WorldTour, ProTeam eta Kontinental mailako taldeak lehiatuko dira, egunotan. Euskaltelek iragarri duenez, etapa amaierak zuzenean jarraitu ahal izango dira Eurosport eta Teledeporte telebista kateetan.

Eguneroko ordutegiak eta taldeak:

  • Osteguna 25. Trofeo Ses Salines - Felanitx, 181,2 km. Irteera: 11:45 / Helmuga: 15:57-16:10
    Jon Aberasturi, Nicolás Alustiza, Xavier Cañellas, Unai Cuadrado, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Txomin Juaristi.
  • Larunbata 27. Trofeo Pollença - Port d'Andratx, 158,4 km. Irteera: 12:00/ Helmuga: 15:57-16:10
    Nicolas Alustiza, Ibai Azurmendi, Joan Bou, Víctor de la Parte, Asier Etxeberria, Mikel Iturria, Iker Mintegi.
  • Igandea 28. Trofeo Palma, 150 km. Irteera: 10:30 / Helmuga: 13:59-14:09
    Jon Aberasturi, Nicolas Alustiza, Xavier Cañellas, Unai Cuadrado, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Iker Mintegi.

Hamaikagarren denboraldia Iturriarentzat

Euskaltel Euskadi eta Murias taldean egin du bere ibilbidea, urnietarrak. Eskarmentu handia pilatu du, beraz, urteotan. Goi mailako etapatan protagonismoa bereganatzen asmatzen duen txirrindularia da, ihesaldietan bereziki.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!