Osasun Mentala eta Nerabeak, hizpide Urnietan

Aiurri 2024ko urtarrilaren 25a

Urnietako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, "Treba Gurasoak" ekimena abiatu du. Lehen hitzaldia Estibaliz Ansotegik eskainiko du. Ostiral honetan izango da Kiroldegiko aretoan, arratsaldeko 17:30ean hasita.

Hizpideak: familiaren babes-eginkizuna sustatzea hazkuntzan, deserosotasun-, antsietate- eta jazarpen-egoerak detektatzeko ezagutzak ematea, eta balizko jazarpen-egoerei erantzuteko trebetasunak eta estrategiak eskaintzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!