Sinadura-bilketari ekin zioten hilaren 12an, Aiurriri ezarritako murrizketarekin konforme ez daudela adierazteko. Negu giroko asteburua izan zen aurrekoa, eta, halere, ehunka herrikide hurbildu ziren kalean jarritako mahaian sinadura ematera. Ekimena datorren asteburura bitarte luzatuko da. Taberna eta merkatalguneetan jarritako afitxez gain, honako hauexek asteburuan sinadura emateko hitzorduak:
- Urtarrilak 19, Zaldundegi plazan, 19:00etik 21:00etara.
- Urtarrilak 20, toki berean, 12:00etatik 13:30era.
- Urtarrilak 21, Guria aurrean, 12:00etatik 13:30era. San Joan plazan, 11:30etik 13:00era.
Babesa adierazi duten eragileak geroz eta gehiago dira
Dagoeneko hemeretzi dira babesa eman duten taldeak: Aballarri guraso elkartea, AEK, Aurrera Markelekin, Bagara feministak, Bertso eskola, Egape Dantza Taldea, Elkartasun Ekimena, Etxeberri auzo elkartea, IÒistorra Euskaltzaleak, Manttale, Onbizi, Poxta Zahar, Sorginak, SurperH, Txanbolin, UKE, Urnietako Mugimendu Sozialista, Xoxokako auzo elkartea eta Zanpatuz mendi taldea.