Mailari eusteko borrokari heldu nahi dio Urnietako lehen taldeak

Aiurri 2024ko urt. 30a, 07:17

Roteta hirugarren sailkatuaren etxean ariko dira, asteburu honetan.

Berdintasun handikoa izaten ari da Gorengo mailako liga. Hurrengo aurkaria, Roteta, hirugarren postuan sailkatuta dago. Eta Urnieta, aldiz, hamalaugarrenean. Garaipenei erreparatuta, berriz, parez pare daude. 17 jardunaldietan 7 lortu ditu Rotetak. Urnietak, bere aldetik, 5.

Urnietak Lengokoak eta Axular taldeak ditu atzean, sailkapenean. Mailari eusteko gertuen dagoen taldea da Urnieta, eta helburu handi horri eutsi nahi diote denboraldia bukatu bitarte. Iaz, igoera lortu ostean, mailari eutsi nahiko liokete De Torresen mutilek.

Gorengo Erregional mailako emakumezkoak

Bederatzi taldeko ligan, bi maila direla dio sailkapenak. Bergara, Segura, Goierri Gorri B, Zestoa eta Aiztondo lehen taldean dira 24tik gorako puntuaketarekin. 12 puntura dago Urnieta, eta Orioko, Lagun Onak B eta Ilintxa atzerago oraindik.

Bigarren taldeko lehen postu hori indartzen jarraitzeko aukera du Urnietak, asteburu honetan. Sailkapeneko azken aurreko postuan den Lagun Onak B hurbilduko baita Urnietako futbol zelaira. 3 puntu eskuratzeko aukera handiak dituzte gorritxoek.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!