Oriamendiko kronika irakurrita, zera ageri da: “Azpiroz merezimendu osoz gailendu zen. Barrenetxea IV.a baino freskoago bukatu zuen, eta kantxan oso ondo mugitu izan zen”.
Txapela erabakitzeko ligaxka, asteburuan hasita
Larunbat honetan, 16:30ean hasita, ligaxkaren lehen partida jokatuko da Galarretan. Ansa II-Juanenea elkarren aurka ariko dira. Azpirozek adi jarraituko du partida, hurrengo asteburuan bere txanda iritsiko baita.
Ligaxka hiru partidatara jokatuko da, hurrenez hurren, otsailaren 3an, 9an eta 17an. Finala, berriz, otsailaren 24an jokatuko da.
Txapela bigarren aldiz jarraian eskuratzeko aukera du urnietarrak
Ansak iaz txapela eskuratu zuen, finalean Barrenetxea IV gaindituta. Bigarren aldiz jarraian eskuratzeko bidean da, beraz, Ansa II. Baina horretarako partida guztiak irabazi beharko ditu. Balentria lortuz gero, Urriza eta Barrenetxearekin batera hiruko historikoa osatuko luke Urnietako kirolariak.