"Kanpora sartzen" antzezlana ikusgai egonen da otsailaren 18an, Saroben

Aiurri 2024ko urt. 30a, 11:25

Txalo Produkzioak etxearen “Kanpora sartzen” antzezlana ikusgai izango da otsailaren 18an Sarobe arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 19:00tan hasita.

Sarrerakl 7 euroan salgai daude Sarobeko bulegoan. Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00. Online ere eros daitezke sarrerak.

Antzezlanaren sinopsia:

2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia… Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.  Zuzendaritza: Aitziber Garmendia.  Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain.  Ekoizpena: Txalo Produkzioak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!