Santa Ageda bezpera ospatuko da Urnietan, Manttaleren eskutik

Aiurri 2024ko urt. 31a, 13:20

Santa eskea antolatu du Manttale elkarteak, igande honetan, goizeko 11:30etik aurrera. Horrela, Santa Ageda bezperako ospakizunekin bat egiteko aukera izango dute herritarrek. San Juan plazatik abiatuta, honako ibilbide hau egingo du: Plazido Muxika plaza, Zubitxo plaza, Guria plaza, Zaldundegi plaza eta Etxeberri plaza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!