Zerbitzuak "arrakasta handia" izan duela nabarmendu du Urnietako Udalak. Konpromiso-orri bat bete beharko dute interesdunek. Hala, 16 urtetik beherakoek gurasoen sinadura beharko dute parte hartzeko. Izena eman ondoren, bazkideek, astean, bi jolas eraman ditzakete etxera.
Jokoen katalogo osoa Udalaren webgunean kontsulta daiteke. Izena emateko hiru bide jarri ditu Urnietako Udalak: Gazteinfora gerturatuta, 650250356 telefonora deituta edo gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita.