LH DuaLa Euskaraz ekimenaren aitortza ekitaldia ospatu dute Salesiarretan

Aiurri 2024ko ots. 2a, 15:45

LH Duala Euskaraz egitasmoaren helburua euskarak gizartean duen balioaren kontzientzia eta jarrera piztu, eta heziketa eta lana euskaraz garatzeak duen balioa ikustaraztea da, eta gaur, aitortza ekitaldia ospatu dute Salesiarren ikastetxean. Hitzartze ugari izan da bultzatzaile eta sarituen aldetik, eta argazki-sortan eta bideo sortan ikus litezke guztiak:

Nerea Reparazek aurkeztu duen ekitaldian, honakoek hartu dute hitza: Jorge Seguradok (Urnieta alkatea), Ainitze Blancok (LANEKI Lanbide Heziketa indartu eta hobetzeko Elkarteko presidentea), Estibalitz Alkortak (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Garbiñe Mendizabalek (Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria) eta Alex Arriolak (SPRIko zuzendaria ohia eta industrian aditua).

Era berean, mahai-ingurua ere egin dute “Erakunde jasangarri eta eredugarriak” gaia hizpide hartuta. Mari Jose Barriolak (Tknika-ko Biozientzias eta Jasangarritasun arloko zuzendaria), Xabier Setienek (Ingeniaria irakaslea Salestarretan), eta, Alaitz Tolosak (Industria Antolakuntzako ingeniaria Mitxelena Kooperatiban) osatu dute solasaldia.

Azkenik, enpresa, ikastetxe eta ikasleei aitortza egin zaie.

Ana Goitia kazetariak umorea jarri dio ekitaldiari, bakarlari gisa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!