Kalera atera dira herritarrak, Santa Ageda bezperan, kantuan aritzeko

Aiurri 2024ko ots. 4a, 14:22

Eztarriz sano dabiltzala erakutsi dute urnietarrek gaur goizean, Kantazaun elkartearen ekimenez. Gogoz kantatuz, kalera atera dira herritarrak, Santa Ageda egunaren bezperan. Goizeko 11:30ean bildu dira San Juan plazan, eta herriari itzulia eman diote, zenbait plazatan geldialdiak eginez. 

Betiko kantuez gain, kopla berriak gehitu dizkiete tradiziozko letrei. Horrela, geldialdi berezia egin dute Zaldundegi tabernan, bere ateak uztailan itxiko dituela iragarri baitu orain gutxi. Urnietarrek haien esker ona kopla bidez erakutsi diote horrenbeste hamarkadaz herritarren topaleku izan den jatetxeari. 

Elizako dorrean geldirik dagoen erlojuari ere abestu diote, baita Amaia Agirre Gonzalez mendizaleari ere, hura gogoan hartu asmoz. Bide beretik, Aiurri astekariak ere izandu bere txokoa hitzorudan, astekariak Urnietako gobernu taldearen partetik jasotako murrizketaren harira "Hain urri" abestia egin baitiote eragileek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!