Oles eginez eta gogoz kantatuz, kalera atera ziren herritarrak atzo, Santa Ageda egunaren bezperan. Besteak beste, urte amaieran Urnietako Udaleko gobernu taldearen partetik astekariak jasotako murrizketa izan zuten hizpide. Hala, “Hain urri” abestiarekin elkartasuna erakutsi zioten tokiko komunikabideari, egoera gaitzestearekin batera.