Lehen garaipena lortuta, bigarrenaren bila abiatuko da ostiral honetan

Aiurri 2024ko ots. 7a, 07:29

Gaurkoz Ansa IIa da azken txapelduna, eta aurten ere errepikatzeko gogoz dago. Azken emaitza ikusita partida erraza izan zela dirudien arren (30-22), partida gogorra izan zen. Ikusleek gozatua hartu zuten buruz burukoarekin, baina Ansa eta Juanenearentzat berdintasun handikoa izan zen. Ostiral honetan Ansa II-Azpirozen artekoa jokatuko da Galarretan. Aukera berria urnietarrarentzat.

Oriamendik horrela azaldu du partidaren hasiera: "Partida 7-0eko partzialarekin hasi zen Ansarentzat. Baina Saldiaskoak ez zuen etsi. Joko onarekin Juaneneak partida berdintzea lortu zuen, eta 17-18 aurretik jarri zen markagailuan". Maila handiko partida izan zen. Gakoa hutsik ez egitea da, elite mailako edozein lehiaketetan gertatu ohi den bezala. Eta Ansak segurtasun handiagoa erakutsi zuen. Jokoan biak parez pare ibili ziren, baina Juanenean huts gehiago egin zituen. Eta galdutako puntu horiei esker aurkariak bidea egiten du aurrera.

Ostiral honetan, 18:00tan hasita

Garaipen horrekin Ansak lau puntu lortu ditu ligaxkan. Ostiral honetan Ansa II-Azpirozen artekoa jokatuko da Galarretan. Aukera berria urnietarrarentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!