Azken txanpan, TEK Urnieta energia-komunitatean izena emateko epea

Aiurri 2024ko ots. 7a, 11:45
Joan den legegintzaldian eman zioten hasiera ekimenari

Amaitzear da Urnietako TEK Tokiko Energia Komunitatean izena emateko epea. Egitasmoko sustatzaileen arabera, "autokontsumorako energia berdea emango die instalazioen 2 kilometroko erradioan dauden 213 etxeri, % 25eko aurrezpen energetikoarekin". Hala, egitasmoak herrian energia berriztagarrien erabilera eta autokontsumoa bultzatzea duela helburu azaldu dute,  "energia elektrikoa sortzeko eta kontsumitzeko alternatiba jasangarri eta eraginkorra eskainiz".  

TEK Urnieta herriko funtsezko bi azpiegituratan garatuko da: Sarobe Arte Eszenikoen Zentroan eta udal pilotalekuan. Proiektuan azaldu bezala, aipatutako udal-eraikinetan 141 kW eta 315 eguzki-plaka jarriko dira, 945 m²-ko azalera erabilgarriaren gainean. 

Interesa duten pertsonek edota informazio gehiago topatu nahi dutenek bi bide dituzte: web orri ofiziala bisitatzea edo, zuzenean, 946 856 312 zenbakira deitzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!