"Autoaren oinarrizko zaintza" saio-teoriko praktikoa antolatu du AEK-k

Aiurri 2024ko ots. 16a, 09:25

Udaberriaren atarian, eskaintza gehiagorekin dator Urnietako AEKren Zilegi Eskola: "Autoaren oinarrizko zaintza" saio-teoriko praktikoa antolatu dute otsailaren 29an, goizeko 09:15ean, Elkarteen Etxean.

Pablo Gomez mekanikari urnietarrak bideratuko du hitzordua, eta, auto baten laguntzaz, oinarrizko zainketa erakutsiko du. Doakoa da saioa, eta, antolatzaileen esanetan, "komeni da" izena aldez aurretik ematea. Bi bide daude horretarako: 
zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita edo 662 338 747 telefonora hots eginda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!