Gaztelekuak martxoko programazioa argitaratu du

Aiurri 2024ko ots. 16a, 13:31

Urnietako Gaztelekuak ekintzaz jositako programazioa antolatu du martxoari begira: Emakumearen Nazioarteko Egunari lotutako ekintza ugari, tailerrak, mahai jokoak, kirol ekintzak edota dardo txapelketa, besteak beste. 

Gaztelekua 17:00etatik aurrera irekitzen da astelehenetik ostegunera LH6-DBH4 bitarteko gazteentzat. Ostiraletan, berriz, ordutegi berean DBH-ko nerabeei zuzendua egoten da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!