Maila berriari neurria hartzeko zailtasunak

Aiurri 2024ko ots. 18a, 13:26

Santo Tomas Lizeoaren aurkako partida galdu zuen Gorengo mailako Urnieta taldeak (0-2). Azken hamar jardunaldietara jaitsiera postuetan iritsi da De Torresen taldea.

Iaz, 1. Erregional mailatik Gorengora igotzeko balentria egin zuten eta, aurten, maila berriari neurria hartzeko lanak dituzte. Erronka argia du taldeak aurretik: mailari eustea. Berdintasun handia dago talde gehienen artean, eta hurrengo asteetan hiru talde utzi behar dituzte atzean.

Talde izaera indartsua du Urnietak, eta futbola pasioz bizi duen entrenatzailea. Erronka ez da erraza izango, baina lehiatzeko prest dira gorritxoak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!