Urnieta Quel Abogados taldeak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan

Aiurri 2024ko ots. 19a, 12:46

Emakumezkoen senior taldeak azken momentura arte sufritu behar izan dute garaipena eskuratzeko. Bi goleko aldeagatik irabazi dute Egia taldearen aurka (21-19).

Lehen minututik norgehiagoka berdindua jokatu zuten gorritxoek, baina, azken txanpan, UKEkoek gehiago zirela erakutsi zuten. Atsedenaldira hiru goleko aldearekin iritsi ziren (11-8), nahiz eta erasoan ez ziren oso fin aritu.

Bigarren zatian are maila baxuagoa erakutsi zuten eta donostiarrek berdinketa lortzeaz gain, bi goleko abantailarekin aurreratu ziren markagailuan. Hamar minutu falta zirenean, urneitarrek gogor egin eta defentsa indartu zuten; neurri berean, donostiarrek nekeak jota intentsitatea jaitsi zuten. Bi faktore horiek kontutan hartuta, gorriek aurre hartu zuten eta garaipen garrantzitsua eskuratu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!