Emakumezkoen Gorengo Mailako liga erregularra amaitu da

Aiurri 2024ko ots. 22a, 09:50

Urnieta 2. multzoan jokatzen ari da, eta aurreko asteburuan amaitu zuten Liga. 18 jardunaldi eta gero, bederatzi taldeko ligan Urnieta seigarren postuan sailkatu da. Lau garaipen eta hiru berdinketa lortu ditu.

Sailkapenean atzean utzi ditu Ilintxa, Orioko eta Lagun Onak B taldea, Martxoaren 3an igoerako ligaxka abiatuko da, eta Urnieta hortik kanpo geratu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!