Skateparkeko obra Aste Santurako amaitzea aurreikusten du Urnietako Udalak

Aiurri 2024ko ots. 22a, 10:45

Aurrekontu parte-hartzaileen eskakizunez, Aste Santurako skateparkeko obra amaituko dela aurreikusten du Urnietako Udalak. Jaon den urtean hasi zituzten lanak, eta, orain, "instalazioen ezarpen-fasean" daude "argiztapena eta ur hornidura bezalako oinarrizko alderdiak barne". Hormigoizko maldan, pulituak egiten hasiak direla ere jakinarazi du Urnietako Udalak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!