Euskara Bultzatzeko Laguntzen programa zabalduko du martxoaren 7an Urnietako Udalak

Aiurri 2024ko ots. 22a, 12:00

Euskara Bultzatzeko Laguntzen programa zabalduko du martxoaren 7an Urnietako Udalak, Herritarren Informazio Batzordearen aurrean, martxoaren 15eko hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrean onartu dadin.

Urnietako Udalaren prentsa oharrak adierazi duenez, hainbat dirulaguntza eman ziren komunitatean, 2023an,
euskararen erabilera eta ikaskuntza sustatzeko. 

  • 675 euro: hiru lagunek denbora libreko monitore titulua lortzeko laguntza eskatu zuten.
  • 18.557,63 euro: 57 lagunek eskatu zuten euskara-ikasleentzako laguntza.
  • 1.236 euro: hiru herrikidek eskatu zuten behar bereziak dituzten pertsonentzako laguntza. 
  • 150,25 euro: errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntza baliatu zuen enpresa batek. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!