Gurutzeta baserriko Maixabel Setien zendu da

Aiurri 2024ko ots. 22a, 11:23

Lurdes Arozena, Maixabel Setien, Pili Intxausti eta Angela Garmendia, 2011ko irailean ateratako argazkian.

2011n "Urnietar Prestu" izendapena jaso zuen, udalerriko beste hiru emakumerekin batera

Aurreko larunbatean zendu zen, 79 urte zituela. Baserriari eta lehen sektoreari lotuta eman zuen bizitza. Hernanin oso ezaguna zen, udaletxeko arkupeetan barazkiak saltzen zituelako. Omenaldia eta guzti egin zioten, Hernanin. 2011n, IÒistorrak antolatuta, bigarren omenaldia jaso zuen Urnietan. "Galbidean dagoen bizimodua izan arren, oraindik orain, baserriko ogibideari eusten dionik bada", horrela aurkeztu zuten omenaldia. Oztaran, Ergoien, Lategi eta Goiburu Urnietako lau auzoetako baserritar emakume bana omendu zuten.

 

Urnietar Prestu 2011

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!