Tentsioa Oiarbide jeltzalearen eta Zabaleta auzoko bizilagunen artean

Aiurri 2024ko ots. 23a, 08:44

Batzar Orokorretara iritsi da Zabaleta auzoko bizilagunak, orain urte askotatik, pairatzen ari diren kamioien joan-etorriaren auzia.

Batzar Nagusietan, antzeko batzorde guztietan, giroa lasaia izaten da. Azalpen pausatuak egiteko eta ordezkarien erantzunak jasotzeko aukera edukitzen dute bertara hurbiltzen direnek. Atzokoa ez zen kortesiazko gidoi horretatik aldendu, harik eta, ordubetea igarotakoan, haserrea piztu zen arte.

01:07:46 minutuan aurrera Aintzane Oiarbide jeltzalearen azalpenek Zabaleta auzoko ordezkariak sumindu zituen. Jeltzaleen ordezkariak erregutu zien Aldundiko arduradunei bilera eskatzea, gaiarekiko desinfomazio handia zegoela antzematen zuelako. Auzotarriei iradoki zien sumindura alde batera uztea eta irtenbidearen "argia" ikustea. Zabaleta auzokoak zur eta lur agertu ziren azalpen horiek entzunda. Adierazi zutenez, Urnietako auzotarrek hiru bider jo dute Aldundiko atea eta euren hitzetan isiltasuna izan da erantzun bakarra.

Bare eta lasai hasitako bilkura, beraz, giro nahasi samarrean amaitu zen. Beheko estekan bideoa ikusgai dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!