Kantazaun taldea kantari, bazkaritan: Kantazaunen ereserkia

Aiurri 2024ko ots. 27a, 15:51

Kantazaun taldeko kideek bazkari ostean entsegua egin zuten Eteneta elkartean, joan den ostiralean. Entsegua Kantazaunen ereserkiarekin ekin zioten (Laja eta Landakandaren "Azkoitiri" abestiaren doinua da).

Hitzak: Fermin Argiñarena.

 

Urnietako Kantazaun taldea,

gatoz kale denak alaitzera,

damutzeko arriskurik ez duzu,

gogotsu animatzen bazara.

 

Lalarala lara, lalarala lara

laranlarala laranla lara (bis)

 

Urnieta, zeru urdin eta,

begira naiz baserri ta mendi gaineta,

andra, gizon, haur eta gazteak,

pozarren bizitzeko ametsez beteak.

 

Lalarala...

 

Euskara da gure ama hizkuntza,

herritik sortu ta herrirako,

gure esku dago erabiltzea

desagertu baino lehenago.

 

Lalarala...

 

Herri txiki bihotz handikoa,

beti izango zaitut nire gogokoa,

Urnietak eman dit ostatu

eskerrak ematea ezin zait kostatu.

 

Lalarala...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!