Trikitixa-emanaldia, Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleen eskutik

Aiurri 2024ko ots. 28a, 09:08

Trikitixa-emanaldia egingo dute Lourdes iriondo musika eskolako ikasleek gaur, arratsaldeko 18:30ean, Saroben. Sarrera librea izango da, bete arte. 

Ekainean eta abenduan egin ohi diren kontzertuez gain, urte osoan, musika eskolak entzunaldiak egiten ditu, ematen diren musika tresna espezialitateak nabarmentzeko helburuz: trikitixaz gain, perkusioa, biolina, pianoa, klarinetea, tronpeta, saxofoia pianoa...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!