Kantazaun taldea: Kantazaunen ereserkia

Xabier Lasa 2024ko ots. 29a, 14:12

Kantazaun taldeko kideak kantuan, Eteneta elkartean, otsailaren 23an egindako bazkarian. Ahotan, Kantazaunen ereserkia (Laja eta Landakandak erabilitako doinua, “Azkoitiri” abestia sortzeko). Hitzak: Fermin Argiñarena.

Urnietako Kantazaun taldea,

gatoz kale denak alaitzera,

damutzeko arriskurik ez duzu,

gogotsu animatzen bazara.

 

Lalarala lara, lalarala lara

laranlarala laranla lara (bis)

 

Urnieta, zeru urdin eta,

begira naiz baserri ta mendi gaineta,

andra, gizon, haur eta gazteak,

pizarren bizitzeko ametsez beteak.

 

Lalarala...

 

Euskara da gure ama hizkuntza,

herritik sortu ta herrirako,

gure esku dago erabiltzea

desagertu baino lehenago.

 

Lalarala...

 

Herri txiki bihotz handikoa,

beti izango zaitut nire gogokoa,

Urnietak eman dit ostatu

eskerrak ematea ezin zait kostatu.

 

Lalarala...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!