[Azken ordukoa]

Zanpatuzen irteera astebete atzeratu dute

Aiurri 2024ko ots. 29a, 16:10

Luz-Ardiden estaziora egingo du irteera Zanpatuz mendizale elkarteak. Baina ez martxoaren 2an, hilaren 9an baizik. Izan ere, haizetea eta arrisku egoera iragarrita dago astebururako.

Martxoak 9

Egunean bertan, goizeko 05:45tan abiatuko da autobusa Matxo taberna paretik. Itzulera, aldiz, iluntzeko 19:00tan izango da.  Autobusaren prezioa 20 eurokoa izago da.

Interesa dutenek Matxo ardotegian eman beharko dute izena, otsailaren 18a baino lehen.

  • Autobusa+ forfaita: 55€
  • Autobusa+alokairua (eskiak)+forfaita: 65
  • Autobusa+alokairua (snow)+forfaita: 70

 

Oharra
Eguraldi txarragatik bidaia astebete atzeratu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!