Mailari eustea zailtzen ari zaio Urnietako lehen taldeari

Aiurri 2024ko mar. 4a, 09:00

Gorengo Erregionalako gizonezkoen lehen multzoan egoera nabarmen zaildu zaio Urnietako lehen taldeari. Azken sei jardunaldietan partida guztiak galdu ditu eta, ondorioz, mailari eusteko aukerak gutxitzen ari zaizkio.

Urtarrilaren 14an lortu zuen azken garaipena Urnietako taldeak, Lengokoak taldea 6-3 garaituz. Geroztik jokatu dituzte partida guztietan porrota izan dute. Sailkapenean azken aurreko postuan dira eta salbazioa dagoeneko 8 puntura dago.

Datorren asteburuan, Mariñoren zelaian

4. postuan sailkatuta dago Mariño eta haien zelaian ariko dira urnietarrak

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!