Saio bikoitza Saroben, datorren martxoaren 15ean

Aiurri 2024ko mar. 4a, 10:36

AEKrekin eta Urnietako euskaltzaleekin elkarlanean, pailazoen saioa antolatu du Aiurrik. "Ez gara jaitsiko" ikuskizun berriena Saroben eskainiko dute, datorren martxoaren 15ean. Bi saio izango dira, hurrenez hurren, arratsaldeko 17:00tan eta 19:00tan. 8 euroko prezioan salgai daude Urnietako BKN kafetegian, Ernaitza liburudendan eta Aiurriko bulegoetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!