“Masustondoen Patioa” antzezlana oholtzaratuko du Vaiven Producciones konpainiak

Aiurri 2024ko mar. 5a, 09:17

“Masustondoen Patioa” antzezlana aurkeztuko du Sarobe arte eszenikoen gunean Vaiven Producciones konpainiak, martxoaren 12an. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da ikuskizuna, euskaraz. 

Sarrerek 7 euroko kostua izango dute eta eskuragarri daude, jada, sarobeko lehiatilan zein online plataforman. 

Sinopsia
Isabelek hogei urte daramatza jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiatik, sustraietatik eta hazkuntzatik urrun. Ama, Amparo, gaixotu egiten da, eta Isabel etxera itzultzen da bere zaintzari eusteko, Candi ahizpak eta aitak arnasa hartzeko aukera izan dezaten, haiek baitira bertan bizi eta egunerokotasunaz arduratzen direnak.

Bat-batean, etxeak, usainak, soinuak, objektuak, argiak… Isabel haurtzarora, nerabezarora, ametsetara, sustraietara, traumetara, sinesmenetara, ilusioetara, maitasunetara… eramaten dute. Oroitzapen fantastikoak, haurtzaroko oroitzapen guztiak bezala, izan zenaren artean nahasten direnak, izan zela uste duzu, izatea gustatuko litzaizuke eta izan zela kontatzen dizute. Eta magia agertzen da, haurtxo batek negar egiten du amaren sabelean, itsu batek koloreak eta musika ikus ditzake.

Haurrak Donekin jaiotzen dira, lehenengo maitasunak arropa garbiaren usaina du, maniak ozpinarekin joaten dira, eta beti bezala dena argiz eta itzalez betetzen da. Oroitzapenak orainarekin lotzen dira, non Isabelek bere gurasoak, ahizpak, bera, etxea, kalea, gaixotasuna, familia… direnarekin topo egiten duen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!