Kopari ekin dio Gorengo Erregional mailako emakumezkoen taldeak

Aiurri 2024ko mar. 5a, 09:44

Liga jokatu ostean, Urnietako emakumezkoen lehen futbol taldeak kopari ekin dio. Aurreko asteburuan jokatu zuten lehen jardunaldia, eta Orioko zelaian berdinketa eskuratu zuten (2-2).

Asteburuan etxean ariko dira Antigua Luberriren aurka. Zortzi talde ari dira Kopa lehiatzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!