Herrian sortu den kezkaren aurrean, udalak argitu nahi du Urnietako pediatria-plaza ez dela inoiz ezabatu nahi izan: "Ez da murrizketa bat, baizik eta bestela sortutako egoera puntual bat, eta ez dago espezialistarik zerbitzu hori nahi bezain azkar betetzeko". Bilera bat eskatu du erakundeak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin.