Zuhaitzaren Egunean parte hartu zuten Urnietako ikasleek

Aiurri 2024ko mar. 15a, 12:39

Urnietak Zuhaitzaren Eguna ospatu zuen martxoaren 7an, 10:30etik 12:30era, Etxeberri kalean, Ierdi plazatik gertu. Jardunaldi horretan, Egape eta Magale ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, guztira 75 ikasle inguruk.

Jardunaldian, bertako zuhaitz eta zuhaixka espezie batzuk landatu ziren, tokiko biodibertsitatea sustatzeko eta Urnietako ekosistema indartzeko. 10 urki, 2 haritz, 3 xarma, 4 erramu, 3 gorosti eta 3 elorri beltz landatu ziren. Espezieak kontu handiz aukeratu ziren, zuhaizti bat sortzeko itzalgune zabalak lortzeko helburuarekin, eta maldan dagoen leku batean zuhaixkak landatzeko, ezponda-lurrak sustraitzeko eta eusteko asmoz.

Ekimen honek, bere berehalako ingurumen-inpaktuaz gain, belaunaldi gazteenak ingurumena kontserbatzearen eta gure ingurune naturala errespetatzearen garrantziaz heztea zuen helburu. Parte-hartzaileek, beren komunitatean berdegune osasungarriagoak eta erakargarriagoak sortzen laguntzeaz gain, zeregin aktiboa izan zuten aldaketa klimatikoaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako borrokan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!