Aurreko ostiralean Porrotx eta konpainia Saroben izan ziren, "Ez gara jaitsiko" ikuskizunaren saio bikoitza eskaintzen. Aiurrik, AEK-k eta Urnietako euskaltzaleek antolatu zuten, Udalaren eta Saroberen lankidetzarekin. Ekitaldiaren amaieran, pailazoek pago landarea oparitu zieten antolatzaileei. Koldo Tapiak eta Fermin Argiñarenak jaso zuten zuhaixka, eta dagoeneko landaketa noiz egin erabaki dute. Larunbat honetan izango da, goizeko 10:30tan, Urnietako Kioldegiaren ondoan dagoen basotxoan. Udalerriko haur eta gaztetxoak landaketan parte hartzera gonbidatuta daude. Ez dugu ahaztu behar pailazoen emanaldia KORRIKA KULTURALAren baitan antolatu zutela.
Larunbata egun berezia izango da euskaltzaleentzat, KORRIKA bertatik pasako baita. Aurrikusten denez, haur, gazte eta heldu ugari murgilduko da euskararen aldeko lasterketan.