Aldi baterako itxiko da BERTAN, mantentze-lanengatik

Aiurri 2024ko mar. 21a, 13:16

Zenbait egunetan itxita egongo da BERTAN zerbitzua, mantentze-lanengatik. Hori horrela, bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera, martxoaren 25era bitarte, ez da jendaurreko zerbitzurik emango. Urnietako udalak prentsa ohar bidez adierazi duenez, erabaki hori "instalazioen funtzionamendu egokia bermatzeko eta urnietarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko" hartu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!