Urnietako eskubaloi jokalariak Portugalgo San Joao de Madeira herrian izan ziren

Aiurri 2024ko api. 3a, 12:00

Ia ehun pertsonak bidaiatu zuten Portugalera, Andebolamania txapelketan parte hartzeko.

Iragan astean, eskubaloiko lau taldek parte hartu zuten San Joao de Madeira herriko Andebolamania txapelketan. Sentsazio onekin itzuli ziren jokalariak, izan ere, maila ona erakutsi eta partida biziak jokatu zituzten. Bost eguneko torneoa izan zen eta gehienentzat beste herrialde batean jokatzea lehen aldia zen arren, gustura jokatu zituzten partidak. Hori nahiko ez eta, ia ehun pertsonak bidaiatu zuten Portugalera, gurasoak eta senideak barne. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!