“Gaur Urnietan alkateak eta zinegotzi taldeak abian dituzten egitasmoak aurkeztu dizkigute. Eta guk ere gure programaren atal batzuk aurkeztu ditugu. Gai ugari aztertu ditugu: lehen sektoreak garrantzia handia du herrian eta horrela jarraitzea nahi dute, etorkizunean behar diren erabaki egokiak hartzeko.
Industriari garrantzia ematen diogu, horrek ondorioz zerbitzu publiko sendoak ekarriko dituelako. Hezkuntzan, Urnietan Eusko Jaurlaritzaren lizitazioaren zain dira DBHko eraikina martxan jartzeko.
Zaintzak garrantzia hartuko du etorkizunean, eta Urnietan hasita daude lanketa horretan. Ikerketa egiten ari dira Aldundiaren eskutik, zaintzaren egoera aztertzen ari baitira. Aurrera begira, hitzartuta dago adinekoentzat erresidentzia berria.
Administrazioen arteko koordinazio egokia beharrezkoa izango da etorkizunean”.
Ardanza gogoan
Jose Antonio Ardanza lehendakaria zendu da, gaurkoan. Arratsaldeko lehen orduan iritsi da albistea, eta Bakartxo Tejeriak haren aldeko hitzekin amaitu du bere hitzartzea: “Gaur jakin dugu Ardanza zendu dela. Urnietatik gogoratu nahi dugu, zeren eta orain hogeita hamar urte bera izan baitzen Sarobe antzokia inauguratu zuena. Gure aldetik doluminak eta besarkada familiari”.
Ekitaldia Batzokian
EAJ-PNVk zabaldutako irudietan, Batzokian elkartu dira jeltzaleak hautagai nagusiak alboan zituztela.