Garraio-zerbitzua egongo da Eusko Legebiltzarreko hauteskunde egunean, herritar guztien bozkatzeko aukera bermatzeko

Aiurri 2024ko apirilaren 9a

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira apirilaren 21ean EAEn. Hala, bozka ematera deituta daude herritarrak, baita Urnietan ere. Guztiei irisgarritasuna bermatze aldera, garraio-zerbitzua ipini du Udalak, igande horretan, 10:00etatik 12:00tara.

Udalak azaldu duenez, beharrezkoa izango da aldez aurretik eskaera egitea, 943464622 telefonora deituta, apirilaren 15 baino lehen (eguerdiko 12:00tan bukatuko da epea). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!