Aurrez aurreko pediatria-zerbitzua berrezarri da anbulatorioan

Aiurri 2024ko api. 9a, 13:04

Berrezarri da, jada, Urnietako anbulatorioko aurrez aurreko pediatria-zerbitzua. Martxoaren hasieratik, oraindaino, Hernanira jo behar izan dute herritarrek, Urnietako udalak adierazi duenez, herrian, "langilegoaren arrazoi puntualak medio, eta zerbitzua eskatutako azkartasunez betetzeko espezialistarik ez zegoelako".

Zerbitzua astelehenetik ostiralera dago eskuragarri 8:00etatik 15:00etara eta hitzordua 943 00 66 80 telefonora deituta edo Osakidetzako web orrialdean eskura daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!