"Atxine" performance dantzatua izango da Saroben, Dimegaz konpainiaren eskutik

Aiurri 2024ko api. 10a, 10:00

Saroben izango da Dimegaz konpainia, igande honetan, "Atxine" performance dantzatua taularatzeko. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia, eta, ondoren, obraren zuzendari artistikoa den Janire Etxaberekin solasteko aukera izango dute ikus-entzuleek. 

Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu espazioan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalek soinu industrial eta modernoagoekin topo egingo dute. Emakume bat eta bere burukoa eszenan bere bizi zikloan bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatu dio sinbologiaz aldatzen joango den objektu batekin batera; bertatik jaioko da, bertan babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizitza.

Fitxa artistikoa eta teknikoa

  • EKOIZPENA Eusko Jaurlaritza, Dimegaz
  • ZUZENDARITZA ARTISTIKOA Janire Etxabe
  • DRAMATURGIA Janire Etxabe
  • KANPOKO BEGIRADA & MUGIMENDU AHOLKULARITZA Garazi Etxaburu, Magali Lanriot
  • KOREOGRAFIA Janire Etxabe
  • MUSIKA Paula Olaz
  • MUSIKA NAHASKETA Mikel F. Krutzaga
  • AHOTSAK eta TESTUAK (Hurrengo hamabostaldian erabakiko dut, orain horrekin lanean nago)
  • OBJETUAK Jose Pablo Arriaga
  • JANTZITEGIAREN DISEINUA Ikerne Giménez
  • JOSTUNA Inma González
  • AGIZTAPEN DISEINUA Carlos Solano
  • ALTUERA TEKNIKARIA Mikel Bonilla
  • ARGAZKIAK Eider Iturriaga
  • BANAKETA ETA KOMUNIKAZIOA Teresa Sala
  • EGONALDI ARTISTIKOAK Txitatoki Zirko, Garaion, La Nave, Sarobe Urnieta
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!