“Lehoi erregea" musikala aurkeztuko du Magale Salestarrak ikastetxeak, Saroben

Aiurri 2024ko api. 22a, 08:57

"Lehoi erregea" musikala taularatuko dute Saroben, apirilaren 26an, Magale Salestarrak ikastetxeko DBH 1eko ikasleek. Hizkuntza eta arte eszeniko zein plastikoak uztartuko dituzte emanaldian. Emanaldi bikoitza izango da: arratsaldeko 17:00tan eta 19:00tan. 

Azken xehetasunak ari dira lotzen emanaldiari begira, eta honatx ikastetxeak aurreratutakoa: "Azken asteetan, ikasleak lanean buru-belarri aritu dira. Izan ere ugari dira horrelako emanaldi baten atzean dauden betebeharrak;  agertokiko apainketa-elementuak sortu, opariak egin, koreografiak asmatu eta entsegatu, interpretazioa ikasi eta ahozkotasuna landu, besteak beste. Ikasleen artean gogoa eta ilusioa sortzen duen proiektua da musikalarena eta asko dira proiektu horren bitartez lantzen diren zuzeneko eta zeharkako gaitasunak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!