Laster amaituko da herriko udalekuetan hezitzaile gisa lan egin ahal izateko izen-ematea

Aiurri 2024ko api. 19a, 08:56

Herriko udalekuetan hezitzaile gisa lan egin nahi duten pertsonek apirilaren 26 arte dute hautaketa-prozesuetan izena emateko aukera.

Hezten enpresa arduratuko da hautaketa-prozesuaren kudeaketaz. Interesa dutenek,  hemen klik eginda eskuratuko dute informazio guztia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!