Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleek emanaldia emango dute apirilaren 22an

Aiurri 2024ko apirilaren 19a

Lourdes Iriondo musika eskolako tronpeta, klarinete eta saxofoi ikasleek emanaldia emango dute Lekaio kultur etxeko areto nagusian, apirilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Hurrengo emanaldia, berriz, maiatzaren 16an izango da, 18:30ean, Saroben. Piano (teklatuak) eta perkusio ikasleek hartuko dute parte eta pop-rock musika joko dute.

Matrikula egiteko deialdia

2024-2025 ikasturterako matrikula egiteko epea maiatzean irekiko da. Gogorarazten da, halaber, ikastetxeko hezkuntza-eskaintza musika-tailerrarekin hasten dela (4, 5 eta 6 urteko ikasleak).

Edozein zalantza izanez gero, musika eskolako zuzendaritzara jo daiteke: lourdesiriondo@urnieta.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!