Haur guzti-guztiei zuzendutako topaketa, igande honetan Urnietan

Aiurri 2024ko api. 25a, 10:19
Federazioaren argazkia.

Gipuzkoako Futbol Federazioak, Aldundiak eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak antolatuta, eta, UKEren laguntzarekin.

Zortzi urtetik gorako haurrentzat esperientzia berria izango da. Antzeko esperientziak ikusita, lezio ederra hartu ohi dute neska-mutilek. Futbola, gogoko duten kirol jarduera izanik, beste modu batera ezagutzeko aukera izango baitute. Enpatian sakontzeko aukera bikaina da. Andoainen eta Gipuzkoako hainbat udalerritan antzeko jarduerak egin izan dira. Oraingoan topaketa Urnietan da.

Desgaitasuna duten eta ez duten haurrei eta gazteei zuzenduta dago. 11:45ean hasiko da, futbol-zelaian

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!