Ikusle ugari Antia literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldian

Aiurri 2024ko api. 25a, 10:45

Parte-hartze handia izan da, aurtengoan. Bestetik, aurkezlea "Irabazi Arte" telesaileko Sua Enparantza aktorea izan zen. Horrek guztiak eragin zuen atzoko ekitaldiak gaztetxo askoren arreta berenagatu izana.

On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXX edizioa

Sarituak:

Haurrak:

  1. Izaro Arrieta Etxeberria: “Perez sagutxoaren hortz egokia”.
  2. Elaia Zaldua Lizeaga: “Mielaren magia”.
  3. Maia Kortaxarena Gurrutxaga: “Bahiketa”.

Gaztetxoak:

  1. Irune Mateo Hernandez: “Zoriontasunaren bila”.
  2. Janire Pacheco Ubillos: “Ametsen eta sekretuen artean”.
  3. Axel Cuenca Martinez: “liburuen eta balen artean.

Sua Enparantza eta Danel Arteaga, gonbidatu bereziak

Dantzaria eta aktorea aurkezle lanetan aritu zen. Arteagak lau kantu eskaini zituen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!