Aldaketak izango dira Erratzu poligonoko trafikoan, Añarbe egiten ari lanen ondorioz

Aiurri 2024ko api. 25a, 11:48

Urnietako Udalak jakinarazi du trafiko-aldaketak egongo direla, hainbat egunez, Erratzu poligonoan. Izan ere, obra-lanetan dabil Añarbe, bere ur-sistemako horniduraren instalakuntzarekin, hain justu ere. Eraikuntza-lanak CESA Osasun Ikasketen Zentroaren ondoko eremuan emango dira. Aldaketak aldaketa, trafikoa ahalbidetuta egongo da, seinaleztapen bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!